Zorrotzaurreko Plan Bereziaren behin-betiko onarpena

Zorrotzaurre

Zorrotzaurreko Plan Bereziaren behin-betiko onarpena

29/11/2012

Gaur Bilboko Udalak, Zorrotzaurreko Hiri-Antolamendu Plan Berezia behin-betiko onartu du.

Hasiera baten 2011ko azaroaren 9an onartu bazen ere, Plana jendaurrean birritan jarri da eta hortik, hasierako planeamenduari zenbait aldaketa egitea  etorri da.

Aldaketarik adierazgarrienak, honako hauek izan dira:  beroketa zentrala kentzea (DistrictHeating) -horren ondorioz, San Inazioko lursaila, non aipatutako hori jartzea aurrikusita zegoen, herri-hornikuntzakoa bihurtuko da- eta Deustuko Erriberan dagoen “Papelera” deritzon eraikina kultura-hornikuntza bezela  mantentzea; horrek,  etxebizitzetako zenbait eraikin kendu eta alde berde bat eraikitzea ekarriko du.

Onartutako Plan Bereziaren funtsezko alberdi bat,  Deustuko Kanalaren irekidura osoa aurrikusten duela da, gaur egungo penintsula, irla bihurtuz.

Planaren beste Alberdi garrantzitsu batzuk, ondorengo hauek dira:

  • Guztira 838.781 m2-ko azalera daukaten bost alde bereizten ditu: Alde Mistoa (609.110 m2), Deustuko Kanala (184.287 m2), Kanalaren Irekidura (29.154 m2), Osasun Hornikuntza Aldea –IMQ- (12.178 m2) eta  Hirugarren Mailako Aldea -Idom– (4.051 m2).
  • Lau zubi eraikiko dira: Zorrotzaurre Deusturekin lotuko duen bat, etorkizuneko irla San Inaziorekin lotuko duen beste bat, hirugarren bat Zorrotzarekin konektatzeko eta laugarrena, tranbia  Zabalgunetik Zorrotzaurren sartzeko balio dezan.
  • Tranbiak irla osoa zeharkatuko du eta lau geraleku izando ditu.
  • Planak, gaur egungo etxebizitzen eraikinak mantentzea bai eta beste 5.473 etxebizitza berri (2.747 BOE edo tasatuak, eta 2.726 libre) eraikitzea aurrikusten du.
  • Birgaitu ondoren, erabilera berriak izango dituzten 17 industria eraikin kontserbatuko dira.
  • Erriberako parkea eta 3 alde berde berri egingo dira. Era berean, 7,5 km erriberako pasealeku sortuko

 

Laburpena

Gaur Bilboko Udalak, Zorrotzaurreko Hiri-Antolamendu Plan Berezia behin-betiko onartu du. Hasiera baten 2011ko azaroaren 9an onartu bazen ere, Plana jendaurrean birritan jarri da eta hortik, hasierako planeamenduari zenbait aldaketa egitea  etorri da.

Aurrekoa
– Saitec ingeniaritza enpresa, Zorrotzaurreko urbanizazio proiektua idazteko lehiaketaren esleipenduna
Hurrengoa
G&C Arquitectura eta Jansana Arquitectes, Zorrotzaurreko alde berdeak diseinatzeko lehiaketako irabazleak
close