Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko Plan Bereziaren behin-betiko onarpena
Gaur Bilboko Udalak, Zorrotzaurreko Hiri-Antolamendu Plan Berezia behin-betiko onartu du.
Hasiera baten 2011ko azaroaren 9an onartu bazen ere, Plana jendaurrean birritan jarri da eta hortik, hasierako planeamenduari zenbait aldaketa egitea etorri da.
Aldaketarik adierazgarrienak, honako hauek izan dira: beroketa zentrala kentzea (DistrictHeating) -horren ondorioz, San Inazioko lursaila, non aipatutako hori jartzea aurrikusita zegoen, herri-hornikuntzakoa bihurtuko da- eta Deustuko Erriberan dagoen “Papelera” deritzon eraikina kultura-hornikuntza bezela mantentzea; horrek, etxebizitzetako zenbait eraikin kendu eta alde berde bat eraikitzea ekarriko du.
Onartutako Plan Bereziaren funtsezko alberdi bat, Deustuko Kanalaren irekidura osoa aurrikusten duela da, gaur egungo penintsula, irla bihurtuz.
Planaren beste Alberdi garrantzitsu batzuk, ondorengo hauek dira:
- Guztira 838.781 m2-ko azalera daukaten bost alde bereizten ditu: Alde Mistoa (609.110 m2), Deustuko Kanala (184.287 m2), Kanalaren Irekidura (29.154 m2), Osasun Hornikuntza Aldea –IMQ- (12.178 m2) eta Hirugarren Mailako Aldea -Idom– (4.051 m2).
- Lau zubi eraikiko dira: Zorrotzaurre Deusturekin lotuko duen bat, etorkizuneko irla San Inaziorekin lotuko duen beste bat, hirugarren bat Zorrotzarekin konektatzeko eta laugarrena, tranbia Zabalgunetik Zorrotzaurren sartzeko balio dezan.
- Tranbiak irla osoa zeharkatuko du eta lau geraleku izando ditu.
- Planak, gaur egungo etxebizitzen eraikinak mantentzea bai eta beste 5.473 etxebizitza berri (2.747 BOE edo tasatuak, eta 2.726 libre) eraikitzea aurrikusten du.
- Birgaitu ondoren, erabilera berriak izango dituzten 17 industria eraikin kontserbatuko dira.
- Erriberako parkea eta 3 alde berde berri egingo dira. Era berean, 7,5 km erriberako pasealeku sortuko
Laburpena
Gaur Bilboko Udalak, Zorrotzaurreko Hiri-Antolamendu Plan Berezia behin-betiko onartu du. Hasiera baten 2011ko azaroaren 9an onartu bazen ere, Plana jendaurrean birritan jarri da eta hortik, hasierako planeamenduari zenbait aldaketa egitea etorri da.