Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko Birpartzelazio Proiektuaren behin-betiko onarpena
Udal Gobernu-Batzordeak, Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egiterapen Unitatearen Birpartzelazio Proiektuaren behin-betiko onarpena erabaki du.
2014ko urtarrilaren 14an hasieran onartuta, Proiektua birritan jarri da jendaurrean eta horren ondorioz erakustaldi bietan egin dizkioten 36 alegazio onartu dira.
Onartutako alegazio hauek zenbait kalte-ordainen zenbatekoari, jabetzaren titulartasunari eta lursail batzuen azalerari dagokie.
Onarpen honetatik aurrera, ondoriozko lursail berriak Jabetza Erregistroan inskribatuko dira.