Zorrotzaurreko Birpartzelazio Proiektuari egindako alegazioen txostena onartu egin da

Zorrotzaurre

Zorrotzaurreko Birpartzelazio Proiektuari egindako alegazioen txostena onartu egin da

29/04/2015

Hitzarmen Batzordearen Batzarrak, Zorrotzaurreko 1go Egiterapen Unitatearen Birpartzelazio Proiektuari  (hasiera baten 2014ko abenduaren 17an onartu zena) jendaurrean egon zen denboraldian   aurkeztu zizkioten 41 alegazioei erantzunez egindako txostena onartzea erabaki du.

Zorrotzaurreko jabeek eta enpresek aurkeztu dituzten alegazoetatik, 6 ontzat hartu dira (euretariko 3 guztiz eta 3 zati baten). Zortzi alegazio, informatibo baino ez dira izan, eta gainontzeko 27ak, errefusatu egin dira.

Alegazioetan planteatu den gai nagusia kalte-ordainen zenbatekoari buruzko  desadostasunak izan da. Jabetzaren titulartasuna eta lursailen azalerari buruzko alegazioak ere egon dira.

Orain eman beharreko hurrengo pausua, txostena Bilboko Udaletxera bidaltzea da han, baloratu eta Birpartzelazio Proiektuaren behin-betiko onarpena bidera dezaten. Udaletxeak, alegazioak egin duen bakoitzari bere alegazioari emandako erantzuna bidaliko dio.

Aurrekoa
Zorrotzaurren errokodromo estali berria inauguratu da
Hurrengoa
Zorrotzaurre, “Sormenezko irla”
close