Birpartzelazio Proiektuari egindako alegazioen txostenaren onarpena

Zorrotzaurre

Birpartzelazio Proiektuari egindako alegazioen txostenaren onarpena

23/07/2014

Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaile Batzak, Zorrotzaurreko 1go Egiterapen Unitatearen Birpartzelazio Proiektuari aurkeztutako 49 alegazioak erantzuteko txostena onartu du. Aipatutako proiektu hori, joan den urtarrilaren 14an, jendaurrean zegoen aldian, onartu egin zen.

Zorrotzaurreko jabeek eta enpresek aurkeztu dituzten alegazioetatik, 30 ontzat hartu dira, euretariko 4 guztiz, eta 26 zati baten.

Alegazioetan planteatu diren gai nagusiak, honako hauei buruzko desadostasunak izan dira: jabetza, etorkizuneko lursailen esleipen irizpideak, jabeei egotzi beharreko urbanizazio zergak eta kalte-ordainen zenbatekoa. Guztirako jabeetatik, 19k hirigintza prozesuan parte-hartzeari uko egin nahi diotela iragarri dute.

Batzorde Kudeatzaileak alegazioak egin duten guztiei, beren arrazoibideari emandako erantzuna bidaliko die.

Jarraian eman beharreko urratsa, onartutako aldaketak jasoko dituen Birpartzelazio Proiektuaren agiri berria egitea izango da. Idatzita dagoenean, Batzorde Kudeatzaile Batzak onartu, eta gero, jendaurrean jartzea ere erabakiko du.

Aurrekoa
Praxair eraikin bien eraispena amaitu da
Hurrengoa
Crodomuroren eraikin zaharren eraispena hasi egin da
close