Zorrotzaurreko 1go Egiterapen Unitateko Hitzarmenaren hasierako Onarpena

Zorrotzaurre

Zorrotzaurreko 1go Egiterapen Unitateko Hitzarmenaren hasierako Onarpena

08/05/2013

Gaur, Bilbao Udaleko Gobernu-Batzordeak, Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egiterapen Unitatea kudeatzeko Hitzarmenaren hasierako onarpena erabaki du.  Lehen Egiterapen Unitate honek 389.995 m2ko azalera hartzen du eta bere barne,  Deustuko ubidearen eskuinalde osoa eta etorkizuneko irlaren ipar eta hego muturrak ere daude.

Aipatutako akordioa Bizkaiko Aldizkari Ofizialean  argitaratu ondoren, jendaurrean jarriko da eta 20 laneguneko aldi horretan, Hitzarmenaren dokumentazioa kontsultatu ahalko da.

Udala eta 1go Egiterapen Unitateko jabe nagusien artean sinatu beharreko Hitzarmen honetan dauden akordiorik garrantzitsuenak, honako hauek dira:

a) Hitzarmena sinatu eta hurrengo hilabetean, Hitzarmen Batzordea eratzea.

b) Batzordearen bidez, Birpartzelazio Proiektua egitea, mozkinak eta kargak berdinbanatzeko.

c) Udalari, derrigorrez eta doan utzi beharreko lurrak ematea.

d) Urbanizatze lanak kontratatzea.

e) Aipatutako Egiterapen Unitateari dagozkion urbanizazio kargak onartu eta urbanizatze, azpiegitura eta zerbitzu lanak burutzea.

f) Urbanizatze lanen egiterapena, Jarduera Urbanizatzailearen Egitarauan aurrikusita dauden fase eta aldietan antolatzea.

Hitzarmenarekin batera, 1go Egiterapen Unitatearen etorkizuneko Hitzarmen Batzordeak edukiko dituen Estatutuak onartu dira.

Aurrekoa
Urbanizazio Jardueraren Programari (UJP) egindako arrazoibideen hartzea
Hurrengoa
Zorrotzaurreko 1 zkiko Egiterapen Unitatearen kudeaketarako Hitzarmenaren kontra egindako arrazoibideen hartzea
close