Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko Plan Bereziaren hasierako onarpena
Azaroaren 9an, Bilboko Udalak Zorrotzaurreko Antolamendu Plan Berezia onartu zuen. Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, Plangintzaren agiria 45 lanegunez jendaurrean jarriko da, nahi duenak kontsulta dezan.
Zorrotzaurreko Plan Bereziak 5.473 etxebizitza eraikitzea aurrikusten du (747 HBE-ak edo tasatuak eta 2.726 aske) bai eta 201.360 m2 eraikiak ekonomia jarduerarako ere; horrek, etorkizunean, 6.000 lanpostu inguru sortaraziko du.
Planaren lur azaleraren bi heren, 155.893 m2 espazio libre eta lursailetan herri hornidurarako bananduko diren 84.936 m2, hain zuzen ere, herri erabilerakoak izango dira. Guzti horri, Deustuko ubide berriaren 213.441 m2ak gehitu behar zaizkio.
Plan Bereziak, Zaha Hadid diseinatutako Master Plana errespetatuz, zubi kopurua gutxitu eta San Inazio aldean Deustuko ubidearen betelanen kentzeari dagozkien akordioak gehitzen ditu.
Ikusi ZORROTZAURREKO PLAN BEREZIAren dokumentazio osoa (Udaletxeko web orriarekiko linka).