Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko Urbanizazio Proiektuaren hasierako onarpena
Gaur Bilboko Udalak izan duen Gobernu Batzordean, Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egite Unitatearen Urbanizazio Proiektua onartu du. Aipatutako honek, Deustuko kanalaren eskuinalde osoa eta etorkizuneko irlarenipar eta hego muturrak hartzen ditu. Proiektuak, espazio libre era bide publikoei bai eta oinezkoentzako espazioei ere dagokienak, 390.000 m2-ko zabalera dauka eta horietariko 165.000 m2, plaza eta kaleentzat izango dira.
Urbanizazio proiektuak, alde batetik, Zorrotzaurreko lehen fasearen azalera osatuko duten elementuak zehazten ditu: espaloiak, galtzadak,enparantzak, hiri-altzariak, parkeak, e.a.
Bestalde, lurpeko edo aire hiri-zerbitzuak nola egituratuko diren zehazten du, hala nola ur, gas eta elektrizitate hornidura, saneamendua, argiztapena, telefonia sarea, bestelako komunikazio-sareak, e.a.
Zaha Hadid-en diseinuarekin jarraituz,urbanizazio-proiektuaren alderdirik nabarmenena urarekin daukan harremana da. Horregatik Deustuko kanalaren alderdi biak ezaugarri ezberdinekin proiektatu egin dira.
Eskuinaldeak zirga-bidea gogoratzen du eta portuaren oroimena gordetzen du, gaur egungo kaiak, garabien bideak, mutiloiak, e.a.manteduz.
Irlaren bazterra, elementu nagusia ura izango duen parkea izango da. Ura irlan sartuko da eta pasealekuekin eta egoteko eremuekin nahastuko da.
Espazio libreen diseinuak alde ezberdinak eta moldaerrazak sortu nahi ditu, erabilera desberdinetara egokitu eta bertoko historia berreskuratu ahal izateko: Itsasadarrarekiko trazadura perpendikularrak, galdutako natura… Proiektatutako materialen bidez, iraunkortasun handiena mantentze txikienarekin bilatzen da.
Zorrotzaurre, batik bat, oinezkoentzako eta txirrindularientzako espazioa izango da, batez ere, urbazterretan. Erriberako pasealekuez gaiz,zeintzuetan oinezkoak eta txirrindulariak elkarrekin egon daitezken, Frank Gehry zubia San Inaziokoarekin lotuko duen bidegorria ere egongo da.
Tranbia erdiko etorbidetik ibiliko da, Bilbobusekin bide-plataforma partekatuz, garraio-sistema publikoa bermatzeko eta Bilboko gainontzeko auzoekin lotzeko.
Proiektuaren barruan hiru alde bereizten dira:
- Deustuko Kanalaren eskuinaldea, San Inaziotik, Botika Zaharreraino doana.
- Hegoaldeko Muturra, Artiacheko eraikin zaharrerainoheltzen dena.
- Iparraldeko Muturra, udal garabiaren gordailutik Zorrotzaurreazkeneraino doana.
Hasierako onarpena Bizkaiko Agintaritza Aldizkarianargitaratu ondoren, irailaren 30 arte iraungo duen jendaurrean jartzeko aldiarihasiera emango zaio