Zorrotzaurre
Arraun Pabilioitik hurbil eta Frank Gehry zubiaren ondoan hutsik zeuden bost industria eraikinen eraisketa amaitu da
Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordeak, gaur egungo Arraun Pabilioiaren inguruetan, Frank Gehry zubiaren ondoan, hain zuzen, hutsik zeuden bost industria eraikin eraisten amaitu du. Eraikin hauek, bere garaian, Suminam, Mefade eta Saico enpresarenak ziren.
Eraisketek, Plan Bereziak alde honetarako ezartzen dituen erabilera berrietarako -kasu honetan etxebizitzak eta espazio libreak- 2.543 m2 liberatzea ekarri dute.