As Fabrik proiketuak azken pausoa ematen du hurrengo ikasturtean Zorrotzaurren tokiko talentuari ateak ireki ahal izateko

Enlaces de Interés

As Fabrik proiketuak azken pausoa ematen du hurrengo ikasturtean Zorrotzaurren tokiko talentuari ateak ireki ahal izateko

29/09/2019

Zorrotzaurre, bere eraldatze prozesua burutzetik pauso bat gertuago dago, barruti industrial bat izatetik hiri-parke bat izatera eramango lukeena. As Fabrik, Europar Batasunarekin batera finantzatutako proiektua, industria 4.0 eta ekonomia digitalarentzat zerbitzu aurreratuak sustatuko dituena, bere azken fasean aurkitzen da. Mementuz, eraikinaren kanpoaldea indartu da eta orain barrualdearen prestaketa lanak hasten dira, ekimena bere osotasunean garatu ahal izateko inguruko eraikinen eraisketa lanak aurrera eramateaz gain. Udalbatzak aurreko ostegunean onartu zuen aurrekontu aldaketa proiektuari azken bultzada eman ahal izateko. Barrualdea berregingo da, inguruko eraikinak eraitsiko dira eta tximinia mantenduko da. Urte askotako lana izan da, elkarlan publiko-pribatu estu batean oinarritu dena. Gotzone Sagarduiren hitzetan, Bilboko Udaleko Alkaketzaren koordinatzaile denak, ekimen honek enpresek eskatzen zuten hiri parke teknologikoa finkatzen eta sendotzen du. “Proiektua kokatuko den Beta II eraikinaren 10.000 metro karratuak hurrengo ikasturterako prest izatea espero dugu”, dio Sagarduik; itxaropentsu da gune berri honetan formazioa/trebakuntza 2020. urteko irailean hasteko aukerarekin. Behin betiko pauso bat izango da irlarentzat.

Iturria: Deia

Aurrekoa
Udalak Zorrotzaurrerekin erlazionaturiko hiru leihaketa lizitatzen ditu
Hurrengoa
San Inazio zubiaren instalazioa bi hilabete atzeratzen da
close