Zorrotzaurre
Bilbao Ekintzaren laguntzen egitaraua, Zorrotzaurreko dinamizazio ekonomikoko proiektuetarako
Irailaren 13ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialak, Bilbao Ekintza E.P.E.-k, Zorrotzaurreko dinamizazio ekonomikoko proiektuetarako prestatu duen laguntzen egitarauaren deialdia argitaratu du. Zehazki, bi jarduera motetan oinarritzen dira: alde batetik enpresa ekimenak sustatu eta sendotzeko egitarauak edota ekintzak; eta bestetik, jendea erakarri eta etorkizuneko irlaren posizionamendua lortzearen aldeko ekintzak. Diru-laguntza izan dezaketen proiektuaren gastuak, honako hauek dira: erakunde onuradunari lotuta dauden langileen ordain-sariak; argi, ur, telefono, gas eta internet gastuak; diru-laguntza izan dezaketen jardueren egiteari lotuta dauden gai eta ondasun suntsikorrak; eta Bilbao Ekintzak aurretiaz onartutako beste gastu batzuk. Laguntzak, diru-laguntza izan dezaketen proiektuaren %50erainoko gastuentzako izango dira, 30.000 euroko gehienezko mugarekin. Eskabideak…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Indiar eraikitzaileen ordezkaritza batek Bilbao bisitatu du, beste gauza batzuen artean, Zorrotzaurreko hirigintza trasnformazio proiektua
Aste honetan, indiar eraikitzaileen ordezkaritza batek Bilbao bisitatu du, hiriburu bizkaitarrak azken urteotan burutu dituen garapen proiektuak zuzenean ikusteko. Ordezkaritza, Pune hiriko Eraikuntza Enpresa Elkartuen Konferakuntza konpainietako 51 goi-karguk osatuta (CREDAI), Bizkaiko arkitektura estudio eta toki enpresekin bildu da, negozio aukera berriak bilatzeko helburuaz. Astelehen goizean, Batzorde Kudeatzaileko gerentea, Pablo Otaola, eurekin bildu zen Zorrotzaurreko proiektuaren zenbait hirigintza alderdi aztertzeko. Lanaldiari amaiera emateko Zorrotzaurreko penintsulara joan ziren eta han, birsorkuntza planaren garapena zuzenean egiaztatu ahal izan zuten.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Hasi egin da Agemasa eraikin zaharraren zati baten eraispena
Zandesa enpresak, Hitzarmen Batzordeak Agemasa eraikin zaharraren zati bat eraisteko antolatu zuen lehiaketaren esleipendunak, aipatutako lanei hasiera eman die. Lan hauek, eraispena egin ondoren zabalik geratzen den alde horretan behin-behineko fatxada ere eraikitzea aurreikusten dute. Pabilioi hau, 3.600 m2-ko azalera daukana, San Inazion dago, Idom eraikinetik hurbil eta alde hau Zorrotzaurrekin lotuko duen etorkizuneko zubiaren ondoan. Zati bat eraistearen helburua (eraikinaren ezkerraldea botako da, 1.600 bat m2-ri eraginez), Balear Irlak kalea zubi berriarekin konektatu ahal izateko espazio libre nahikoa uztea da. Eraikinaren beste aldea zutik mantenduko da, han, etorkizunean, alde horretako biztanleentzat hornikuntza publikoa jartzeko.
Gehiago irakurri