Zorrotzaurre
Eusko Jaurlaritza-Visesa Hitzarmena, San Inazio Zorrotzaurrekin lotuko duen zubia finantziatzeko
Gaur, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, Visesarekin sinatutako Hitzarmena hartzen duen Herri Administrazio eta Justizia Sailaren 2016/38 Ebazpena argitaratu du. Visesarekin sinatutako lankidetza hitzarmen horretan, Eusko Jaurlaritzak Zorrotzaurreko 1go jarduera Integratuaren 1go Egite Unitatean kokatuta dauden bost lursail emango ditu, babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko. Era berean, Visesak lagatze horietatik lortzen duen zenbatekoa San Inazio Zorrotzaurrekin lotuko duen zubiaren eraikuntza lanak ordaintzeko erabili beharko duela ezartzen da. Visesak, beraz, lan horiek Eusko Jaurlaritzaren kontura ordainduko ditu. Zubi honen diseinua, joan den urrian aurkeztu zena, LKS ingeniaritzako Enrique Elkoroberezibar eta Sergio Saiz bide-ingeniariek egin dute. Zubiak 75 metroko luzera eta 28 metroko zabalera…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Papelera Eraikinak, BIA Urban Regeneration Forum-ekin zerikusia daukaten jardueren zentru legez izango dituen kultura erabilera berriak estreinatu ditu
Papelera Eraikin birgaituak (Papelera del Nervión-en eraikin zaharra) hemendik aurrera, BIA Urban Regeneration Forum-ekin zerikusia daukaten jardueren zentru legez izango dituen kultura erabilera berriak estreinatu ditu, uztailaren 5etik 15era, Bilbon nazioarteko adituekin egingo den hirigintza birsorkuntzari buruzko kongresuarekin. Papelera eraikinak, beste jarduera batzuen artean, arkitektura Ikasle eta Arkitektu Gazteei zuzenduta dagoen Ideien Nazioarteko Lehiaketatik aukeratutako proposamenen erakusketa hartzen du bai eta azken ikasturteetako arkitektura ikasle eta lizentziatu berriak diren arkitekuei zuzenduta dagoen workshop-en garapena ere. Aipatutako hauen lana, Barakaldoko Burtzena auzoan garatuko da eta dagokion akademia-aitorpena izango du. BIA Urban Regeneration Forum-en ospakizuna, herritarrek, uztailaren 8tik 15era, goizeko 10etik arratsaldeko…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Zorrotzaurreko proiektua, Sustainable Week I Foroan egon zen
Zorrotzaurreko hirigintza garapeneko proiektua, Bilboko Bizkaia Aretoan burutu zen Sustainable Week I Foroan presente egon zen, ekitaldian parte hartu zutenen artean, Pablo Otaola, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileko gerentea egon baitzen. Sustainable Week Foroan iraunkortasunaren esparruan esperientzia handia daukaten zenbait berezilari elkartu ziren eta iraunkortasunak Europan bizi duen egoerari buruzko hausnarpen eta balantzeak egin zituzten bai eta datozen urteetan arlo honetan gainditu beharko ditugun erronkak azaldu ere. Hitzaldiek, beste gai batzuen artean, klima aldaketa, hiri erresilientzia, berrikuntza, ekoizpen iraunkorreko eredu berriak edo kontsumo arduratsua landu zituzten. Bere hitzaldian, Pablo Otaolak Zorrotzaurreko proiektuaren lerro nagusiak azaldu zituen, gaur egunean egiten ari den proiektua…
Gehiago irakurri