Zorrotzaurre
TVE-ko “A punto con la 2” programak, Zorrotzaurreko proiektuari buruzko erreportaia eman du
Atzo, TVE-ko “A punto con la 2” programak, Zorrotzaurreko hirigintza birgaikuntza proiektuari buruzko erreportaia eman zuen, “Espacio vital” sailaren barruan. Aipatutako erreportaia, programako ekipo batek joan den martxoaren 18an grabatuta zegoen. Programan, proiektuaren zentzua eta aipatutako honek azken aldiotan Bilbon burutu diren birgaikuntza beste proiektu batzuekin dauzkan ezberdintasunak azaltzen dira eta etorkizuneko irlan burutzea erabaki den ZAWP ekimenak, “bien bitarteko” hirigintza horren barruan daukan garrantzia aztertzen da ere. Erreportaian, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailearen gerentea Pablo Otaola; ZAWP-eko koordinatzailea Ruth Mayoral, Ramon Barea aktore eta antzerki zuzendaria eta Eduardo Mugica arkitektuaren iritziak biltzen dira. Programa, honako esteka honetan sakatuz ikus daiteke: http://www.rtve.es/alacarta/videos/a-punto-con-la-2/puntoconla2-espaciovital-19abr/3575158/
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Hil egin da Zorrotzaurreko Master Plana diseinatu zuen Zaha Hadid arkitektua
Gaur, bihotzeko baten ondorioz Miamin hil da, Zaha Hadid arkitektu angloirakiarra, 65 urte zituela. Zaha Hadid, 2004ko Pritzker saria (arkitekturako “Nobel”-a) lortu zuena, beste lan garrantzitsu batzuen artean, Zorrotzaurreko Master Planaren egilea da; bai 2004ko lehen bertsiokoa bai 2007an egin zen berrikuspenarena ere. Bigarren honek, Zorrotzaurreko gaur egungo penintsula irla bihurtuko zuen Deustuko kanalaren erabateko irekiera aurreikusten zuen. Bere talentua eta sormena funtsezkoak izan dira Bilboko alde hondatu bat, ekonomia eta gizarte garapen aukera ugari izango duen auzo berria bihurtuko duen plan integrala eta iraunkorra posible bihurtzeko.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Zorrotzaurreko proiektuaren bultzatzaile handiena izan zen Iñaki Azkunaren heriotzaren bigarren urteurrena
Gaur, Bilboko alkatea eta beste kargu batzuen artean, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileko lehendakaria izan zen Iñaki Azkunaren heriotzaren bigarren urteurrena bete da. Iñaki Azkuna funtsezko protagonista izan zen Zorrotzaurreko hirigintza birsorkuntza prozesuan; politika, ekonomia eta gizarte ahaleginak sustatu eta bildu zituen, hondatuta zegoen auzo hau, Bilboko ekonomi eta gizarte garapen espazioan bihurtzeko helburuaz.
Gehiago irakurri