Zorrotzaurre
Frank Gehry zubia ibilgailuen trafikoarentzat ireki da
Gaur, Frank Gehry zubia erabat irekita geratu da, trafikoaren iragaitea baimendu baita. Orain arte eta bere inaugurazio egunetik (iazko irailaren 14a), zubiaren espaloi bietatik oinezkoak bakarrik pasa ziratekeen. Ibilgailuak Frank Gehry zubitik ibiltzeko baimena hasiera baten aurreikusitako egunak baino lehenago eman da, Deustuko kanala irekitzeko indusketa plangintzan egondako aldaketaren ondorioz, aldaketa honek, Zorrotzaurre Euskalduna biribilguarekin lotzen duen errepidea ibilgailu eta oinezkoei etetea ekarri duelako.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
“Inoiz irla izan ez zena. Itsasoan galdutako ingeles baten oroitzapenak Zorrotzaurren” liburuaren argitalpena.
ZAWP argitaletxeak oraintsu argitaratu du, Zorrotzaurren bizi eta biologoa den Robert Alcock-en “Inoiz irla izan ez zena. Itsasoan galdutako ingeles baten oroitzapenak Zorrotzaurren” liburua. Askorentzat, bilbotar ugari barne, ezezaguna den penintsulan (gutxi barru irla) igarotako 15 urteko oroitzapen pertsonala da. Bertan, Berthold Brecht eta Zaha Hadid, sugandilak eta martin arrantzaleak, Gargantua eta mila begiko basapiztia, etxe-okupatzaileak eta grafiteroak, espekulatzaileak eta artista bezelako pertsonaiak agertzen dira. Era berean, auzo beretik imaginatu diren aukerako etorkizunak errepasatzen dira. Liburuaren salneurria 7 eurotakoa da. http://abrazohouse.org/island/
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Ana Oregi, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileko kontseilari berria
Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileak egindako azken bileran, Ana Oregi Bastarrika, gaur egunean Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburua dena, aipatutako batzordeko kontseilari izendatzea erabaki zen. Bilera berean ere, orain arte Batzordeko kidea izan den Miren Saratxaga de Isla, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Plangintzaren eta Prozesu Eragileen Zuzendariaren baja gertatu da.
Gehiago irakurri