Zorrotzaurre
Bilboko Udalak lehiaketara atera du Zorrotzaurreko lurzoruen azterlan hidrogeologiko eta karakterizaziokoa
Joan den ostiraleko Bizkaiko Aldizkari Ofizialak -urriak 6-, Bilboko Udalak, Zorrotzaurre penintsulako lurzoruen azterlan hidrogeologiko eta karakterizaziokoa idazteko lizitazio-iragarkia argitaratu zuen.
Azterlanaren helburua, Zorrotzaurreko lurpeko uren kutsadura maila ezagutzea da, etorkizunean, eman beharko zaien tratamendu egokiena zehazteko.
Lehiaketaren dokumentazioa, www.bilbao.net (kontratugilearen profila – Administrazioaren kontratuak) webgunean lor daiteke.
Kontratuaren gehienezko aurrekontua (BEZ kanpo), 82.644,63 eurokoa da eta egiteko epea, lau hilabetekoa.
Azterlanerako eskaintzak urriaren 21eko 13,00ak arte aurkez daitezke. Eskaintzak aurkezteko lekua, honako hau da: Kontratazio Zuzendaritza (Venezuela Plaza, 2-5. solairua, Bilbao).