Azkenean, Deustuko kanala irekitzeko lanak TECSA, Construcciones Murias eta Drace Infraestructuras deritzenek osatutako UTE-ak egingo ditu

Zorrotzaurre

Azkenean, Deustuko kanala irekitzeko lanak TECSA, Construcciones Murias eta Drace Infraestructuras deritzenek osatutako UTE-ak egingo ditu

08/08/2017

Azkenik, Deustuko kanala irekitzen amaitzeko lanak, TECSA, Construcciones Murias eta  Drace Infraestructuras izenekoek osatutako UTE-ak burutuko ditu, horretarako antolatutako lehiaketan irabazle atera zen eskaintza egin zuen UTE-ak alde egin baitzuen.

Lehiaketaren esleipenduna izan zen UTE-ak (Dragados eta Hermanos Elortegi enpresek osatuta zegoenak), uko egiteko argudiatu duena, UTE-aren estatutuak onartzeko orduan bazkideen artean desadostasunak zeudela izan da.

Kontratua, lehiaketan bigarrena geratu zen eskaintzari egin zaio eta horrek, lanen aurrekontua 650.000 eurotan handiagotzea ekarriko du, aurrekontua orain, 10.186.341 eurokoa (BEZ kanpo)  izango baita.

Aurrekoa
Zorrotzaurreko Urbanizazio Proiektuaren behin-betiko onarpena
Hurrengoa
Deustuko Erriberako zenbait industria-nabe eraisteko lanak amaitu egin dira
close