Zorrotzaurre
Bederatzi urte bete dira Zorrotzaurreko lehen eraispenak hasi zirenetik
Gaur bederatzi urte bete dira, Zorrotzaurren hutsik zeuden eraikin industrialen lehen eraispenak hasi zirenetik.
Botika Zaharrean zeuden zortzi portu-nabe eraitsi behar ziren eta eraispen horrek, etorkizunean Deustuko kanala ireki eta IMQ-ren klinika berria eraikitzeko 10.700 m2 lurzoru liberatzea ekarri zuen.
Orduan Bilboko alkatea zen Iñaki Azkuna buru izan zen operazio hauei hasiera emango zien ekitaldian.
Ondorengo urteetan hutsik zeuden hamabi bat industri-pabilioi gehiago- publikoak eta pribatuak-, eraitsi dira eta horri esker, 95.000 metro karratu liberatu ahal izan dira, Plan Berezian alde ezberdinetarako aurreikusten diren etorkizuneko jarduetarako.