Bi urte bete dira Zorrotzaurreko master-plana diseinatu zuen Zaha Hadid arkitektoa hil zela

Zorrotzaurre

Bi urte bete dira Zorrotzaurreko master-plana diseinatu zuen Zaha Hadid arkitektoa hil zela

31/03/2018

Bi urte bete dira gaur Zaha Hadid arkitekto anglo-irakiarra bihotzekoak emanda hil zela; 65 urte zituen.

Zaha Hadid arkitektoak, 2004ko Pritzker sariaren irabazleak, lan prestigiotsu ugari egin zituen, hala nola Zorrotzaurreko master-plana, bai 2004ko lehendabiziko bertsioa, bai 2007an egin zuen bigarren berrikuspena. Azken horretan, Deustuko kanala erabat irekitzea aurrez ikusi zuen, eta egungo Zorrotzaurre penintsula uharte bilakatzea.

Arkitektoaren talentua eta sormena erabakigarriak izan ziren plan integral eta jasangarria mamitzeko: Bilboko inguru degradatu bat aukeraz betetako auzune bihurtzea, garapen ekonomiko eta sozialerako ateak irekita.

Aurrekoa
Enekuriko tunelen eta Ballets Olaeta kalearen arteko lotura gauzatu da
Hurrengoa
Eusko Jaurlaritzak TKNIKAren egoitza bat irekiko du Zorrotzaurren
close