Zorrotzaurre
Bideo-jokoen DigiPen unibertsitateak, bere egoitza Zorrotzaurreko BETA 1 eraikinera eramango du
DigiPen, herritarren artean “bideo-jokoen unibertsitate” izenaz ezagutzen dena, gaur egun Zierbenan daukan egoitzatik, Zorrotzaurreko BETA 1 eraikinera joango da eta han 2018-2019 ikasturteari hasiera emango dio.
Bere jatorria Estatu Batuetan duen “bideo-jokoen unibertsitateak” bi mila ikasle baino gehiago dauka Redmond (Washington), Singapur eta Zierbenan dauzkan kanpusetan, azken honetan, orain dela zazpi urte, bere lehen europar eskola jarri zuelarik.
BETA 1 eraikinak, Bilboko Udala birgaitzen ari denak, hiru solairuren artean bananduta dauden 4,702m²-ko guztirako azalera eraikia dauka. DigiPen-ek, horietariko 2.620 metro karratu okupatuko ditu.
BETA 1, Zorrotzaurreko Erriberaren 2. zkian. kokatuta dagoena, Zorrotzaurre birsortzeko proiektuan mantentuko diren 19 eraikin industrialetako bat da. 1951an eraikia, bere diseinua Juan Jose Abrisqueta ingeniari industrialak egin zuen.