Bilbao Ekintzaren laguntza egitaraua, Zorrotzaurreko ekonomia dinamizazio proiektuentzat

Zorrotzaurre

Bilbao Ekintzaren laguntza egitaraua, Zorrotzaurreko ekonomia dinamizazio proiektuentzat

07/04/2017

Gaur, Bizkaiko Aldizkari Ofizialak, Bilbao Ekintza E.P.E.-k Zorrotzaurreko ekonomia dinamizazio proiektuentzat prestatu duen  laguntza egitaraua argitaratu du.

Zehazki, jarduera mota bitan oinarritzen dira: alde batetik, enpresa ekimenak sustatu eta sendotzeko egitarauak edota ekintzak; eta bestetik, jendea erakarri eta etorkizuneko irlaren kokatzeari lagunduko dieten ekintzak.

Proiektuan diru-laguntzak izan ditzaketen gastuak, honako hauek dira: kontratuaren bidez erakunde onuradunari lotuta dauden langileen ordainketak; argi, ur, telefono, gas eta internet gastuak; diru-laguntzak izan ditzaketen jardueren ekoizpenari lotuta dauden gai eta ondasun suntsikorrak; eta Bilbao Ekintzak aurretiaz onartutako beste gastu batzuk.

Laguntzak, proiektuan diru-laguntzak izan ditzaketen gastuen zati bat subentzionatuko du, eta ez du inoiz  30.000 euroak gaindituko.

Eskabideak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 15ean amaituko da.

Aurrekoa
Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordeak hiru lehiaketa antolatu ditu Ballets Olaeta kalearen urbanizazio lanei lotuta
Hurrengoa
Bost urte bete dira IMQ Zorrotzaurre Klinika inauguratu zenetik
close