Zorrotzaurre
Bilbao Ekintzaren laguntza egitaraua, Zorrotzaurreko ekonomia dinamizazio proiektuentzat
Gaur, Bizkaiko Aldizkari Ofizialak, Bilbao Ekintza E.P.E.-k Zorrotzaurreko ekonomia dinamizazio proiektuentzat prestatu duen laguntza egitaraua argitaratu du.
Zehazki, jarduera mota bitan oinarritzen dira: alde batetik, enpresa ekimenak sustatu eta sendotzeko egitarauak edota ekintzak; eta bestetik, jendea erakarri eta etorkizuneko irlaren kokatzeari lagunduko dieten ekintzak.
Proiektuan diru-laguntzak izan ditzaketen gastuak, honako hauek dira: kontratuaren bidez erakunde onuradunari lotuta dauden langileen ordainketak; argi, ur, telefono, gas eta internet gastuak; diru-laguntzak izan ditzaketen jardueren ekoizpenari lotuta dauden gai eta ondasun suntsikorrak; eta Bilbao Ekintzak aurretiaz onartutako beste gastu batzuk.
Laguntzak, proiektuan diru-laguntzak izan ditzaketen gastuen zati bat subentzionatuko du, eta ez du inoiz 30.000 euroak gaindituko.
Eskabideak aurkezteko epea 2017ko maiatzaren 15ean amaituko da.