Bilbaobizik bizikletak maileguan hartzeko puntu bat izango du Deustuko Erriberan

Zorrotzaurre

Bilbaobizik bizikletak maileguan hartzeko puntu bat izango du Deustuko Erriberan

19/12/2018

Otsailean, pedalei eragiteko laguntza eskaintzen duten bizikletak mailegatzen dituen Bilbaobizi zerbitzuaren sareak bederatzi puntu gehiago izango ditu. Hala, 40 puntu izango ditu hiri osoan barrena. Puntu berrietako bat Zorrotzaurre uhartean kokatuko da.

Deustuko Erribera kaleko 59. zenbaki parean jarriko dute, egungo ibilgailu-aparkalekuan. Haren instalazio-lanak (beharrezko elektrizitate-hargunea eta totema eta ainguralekuak) 2019ko urtarrilean hasi eta otsailaren erdialdean amaituko dira.

Berriki martxan jarri bada ere (urriaren 27an), azken zazpi urtean Bilbonbizik Bizkaiko hiriburuan eskainitako zerbitzua hobetu du Bilbaobizik. Aldi horretan, hiritarrek bi milioi ibilbidetik gora egin dituzte bizikleta mekanikoak erabilita.

60 minutu dira Bilbaobizik ezarritako gehieneko erabilera-denbora. Zerbitzua erabili ahal izateko, urteko kostua 20 eurokoa da Bilbon erroldatutakoentzat, eta 25 eurokoa gainerako interesatuentzat. Zerbitzua erabiltzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea.

Aurrekoa
Bilboko Udalak lursail bat utzi dio Eusko Jaurlaritzari gazteentzako alokairuko 66 apartamentu eraiki ditzan Zorrotzaurren
Hurrengoa
Nafarroako Unibertsitateak egoitza bat irekiko du Zorrotzaurren
close