Bilboko alkateak, Zorrotzaurreko “talentuaren irla” proiektua, toki eta eskualde gobernuei buruzko munduko fororik handienean aurkeztu du

Zorrotzaurre

Bilboko alkateak, Zorrotzaurreko “talentuaren irla” proiektua, toki eta eskualde gobernuei buruzko munduko fororik handienean aurkeztu du

11/12/2017

Joan den astean, Bilboko Alkateak, Juan Mari Aburtok, Hangzhou txinatar hirian egin eta mila agintari baino gehiago bildu zituen toki eta eskualde gobernuei buruzko bilerarik handiena kontsideratzen den Hiri eta Toki Gobernu Elkartuen Munduko Kontseiluan parte hartu zuen.

Topagune honetan, Bilboko alkateak zenbait hitzalditan parte hartu zuen, hasierakoan, adibidez eta bertan, Hiri Digital eta Ezaguerakoen Batzordeak egindako ikerlanaren ondorioak jakitera eman zituen. Aipatutako ikerlan horretan 20 hirik parte hartu zuten eta, mundu osoan, adimendun hiri bat osatzen duten funtsezko alderdietan  aurreratzeko martxan jartzen ari diren estrategiak eta proiektuak biltzen ditu. Zentzu honetan, Aburtok, Bilbon, adimendun hiria legez garatzeko egin dena eta orain egiten ari dena aurkeztu zuen, eta beste jarduera batzuen artean, Zorrotzaurreko “talentuaren irla” proiektua nabarmendu zuen, prestakuntza, ekintzailetza eta industria aurreratua elkartzen dituelako.

Azkenez, azpimarratzekoa da Aburto aukeratu dutela foro honetako kontseilu nagusian parte hartzeko.

Aurrekoa
Bost urte bete dira Zorrotzaurreko Plan Berezia behin-betiko onartu zenetik
Hurrengoa
Papelera eraikinak berokuntzan %50 aurreztea ahalbidetzen duen energi instalazio aitzindaria dauka
close