Bilboko Udalak As Fabrik proiektua jasoko duen Beta 2 eraikinaren zaharberritze partziala lehiaketara atera du

Zorrotzaurre

Bilboko Udalak As Fabrik proiektua jasoko duen Beta 2 eraikinaren zaharberritze partziala lehiaketara atera du

25/07/2018

Bilboko Udalak lehiaketara atera du As Fabrik proiektuaren instalazioak jasoko dituen Beta 2 eraikinaren zaharberritze partziala. Zaharberritzearen lehen zatiaren hasierako aurrekontua 2,96 milioi eurokoa da (BEZa kanpo) eta lanen exekuzio-epea 4 hilabetekoa da.

Eskaintzak aurkezteko epea abuztuaren 16an amaituko da.

Lehiaketaren informazio gehiago Bilboko Udalaren webgunean

As Fabrik proiektuak 5,8 milioi euroko inbertsio-aurrekontua du (% 80 Europako Batzordeak jarriko du) eta horietatik zati handi bat Beta 2 eraikinaren zaharberritze horretara bideratuko da.

As Fabrik prestakuntzara eta ekintzailetzara bideratutako konplexua izango da, Bilboko Udalak eta beste sei bazkidek sustatuta. As Fabrik negozio digitalen arloko ideia-haztegia izango da. Horren helburua izango da tokiko talentua sustatzea eta, aldi berean, industria 4.0 deitzen zaionari lotutako etorkizuneko inbertsioen etorrerarako motor gisa jardutea.

Aurrekoa
Visesak lehiaketa iragarri du San Ignazioko lursail bat saltzeko, etxebizitza librera bideratuta
Hurrengoa
Ballets Olaeta kaleko urbanizazio-lanak amaitu dira
close