Zorrotzaurre
Bilboko Udalak As Fabrik proiektua jasoko duen Beta 2 eraikinaren zaharberritze partziala lehiaketara atera du
Bilboko Udalak lehiaketara atera du As Fabrik proiektuaren instalazioak jasoko dituen Beta 2 eraikinaren zaharberritze partziala. Zaharberritzearen lehen zatiaren hasierako aurrekontua 2,96 milioi eurokoa da (BEZa kanpo) eta lanen exekuzio-epea 4 hilabetekoa da.
Eskaintzak aurkezteko epea abuztuaren 16an amaituko da.
Lehiaketaren informazio gehiago Bilboko Udalaren webgunean
As Fabrik proiektuak 5,8 milioi euroko inbertsio-aurrekontua du (% 80 Europako Batzordeak jarriko du) eta horietatik zati handi bat Beta 2 eraikinaren zaharberritze horretara bideratuko da.
As Fabrik prestakuntzara eta ekintzailetzara bideratutako konplexua izango da, Bilboko Udalak eta beste sei bazkidek sustatuta. As Fabrik negozio digitalen arloko ideia-haztegia izango da. Horren helburua izango da tokiko talentua sustatzea eta, aldi berean, industria 4.0 deitzen zaionari lotutako etorkizuneko inbertsioen etorrerarako motor gisa jardutea.