Bilboko Udalak Bilboko itsasadarrari buruzko azterlan bat enkargatu du, haren bazterrak era iraunkorrean antolatzen lagun dezan

Zorrotzaurre

Bilboko Udalak Bilboko itsasadarrari buruzko azterlan bat enkargatu du, haren bazterrak era iraunkorrean antolatzen lagun dezan

13/06/2019

Bilboko Udalak Bilboko itsasadarrari buruzko azterlan-diagnostiko bat enkargatu du, haren ibilguko ur-laminaren jardueren bidez eta haren bazterretan lagunduta hiribilduaren ardatz dinamizatzailea den aldetik.

Xedea haren bazterrak era ziur eta iraunkorrean eta ingurumen-kalitatea errespetatuz antolatzen lagunduko duen informazioa biltzea da.

Horretarako, Bilboko tarteen ezaugarriak ezagutu behar dira, Abusutik hasita Zorrotzara, Zorrotzaurren, Punta Zorrotza, San Inazio, Elorrieta Erribera eta Larreagaburu parkearen eta Ibaieder parkearen inguruan geratzen diren Ibaizabal ibaiaren bazterrak.

Ingurunea ezagutzean datza: itsasadarraren eremu ezberdinen sakonera, korronteak, sedimentu-motak, etab. Hitz batez, ur-laminaren azpian gertatzen den oro.  Halaber, ingurumen-analisi bat ere egin beharko da kontserbatua izan dadin jarduera mugatzea eskatzen duen animalia- edo landare-espezieren bat ote dagoen antzemateko.

Hori guztia jakin eta gero, eremu bakoitzen zein jarduera-mota garatu ahal izango den zehaztuko da. Amaitzeko, itsasadarren inguruan dauden egitura berezi eta ibaiertzeko elementu guztiak aztertuko dira kontserbatzea merezi dutenentz erabakitzeko.

Txostenak kaien egoerari buruzko azterlan bat ere jasoko du.

Aurrekoa
Bilboko Udalak Beta 2 Eraikina zaharberrituko du As Fabrik proiektua hartzeko
Hurrengoa
ZAWP-ek Ignacio Zuloaga Margolaria kalera aldatuko dela ospatzeko jai-egun bat antolatu du igande honetarako
close