Bilboko Udalak, Deustuko kanala irekitzeko lanak amaitzeko kontratu berria eskaini du

Zorrotzaurre

Bilboko Udalak, Deustuko kanala irekitzeko lanak amaitzeko kontratu berria eskaini du

19/01/2017

Gaur, Espaniako Aldizkari Ofizialak, Bilboko Udalak,  Deustuko kanala irekitzeko obrak amaitzeko lehiaketa eskaintzen duen iragarkia argitaratu du. Aurrekoa urrian baliogabetu zen, Udalak,  UTE irabazlearekin zegoen kontratuko baldintzak bete ez zirela kontsideratu zuelako.

Orain eskaintzen den kontratuan, kanala irekitzeko indusketa eta urertz bietan kaiak egitea aurreikusita dago. Ireki beharreko zerrenda 490 metroko luzerakoa, 75eko zabalerakoa eta 10 metroko sakonerakoa da eta 360.000 metro kubiko lur kentzea ekarriko du.

Eskaintzaren hasierako prezioa 13.5 milioi eurokoa da (BEZ barne) eta burutzeko epe estimatua, hamabi hilabetekoa.

Eskaintzak aurkezteko epea otsailaren 10ean bukatuko da. Aurkezten diren enpresak ez dira euren lan-planekin joango baizik eta jadanik ezarrita dagoen eta Eusko Jaurlaritzaren ingurugiro onarpena daukana  burutu beharko  dute.

Aurrekoa
Urte bete igaro da Frank Gehry zubia ibilgailuentzat ireki zenetik
Hurrengoa
Bilboko Udalak, Zorrotzaurren kokatu eta negozio digitalen mintegia izango den As Fabrik proiektua aurkeztu du
close