Zorrotzaurre
Bilboko Udalak Deustuko kanala irekitzeko lanen kontratua deuseztatu du
Bilboko Udalak, Deustuko kanala irekitzeko Exvasa, Viuda de Sainz, Balzola eta Urssa enpresek osatutako UTE-arekin zeukan lanen kontratua deuseztatu du. Aipatutako UTE-ak, 2014ko otsailan helburu horrekin egin zen lehiaketa irabazi zuen, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak bere aldeko ebazpena eman ondoren.
Deuseztea, UTE-ak, Bilboko Udalak lanei berriz ekiteko eman dizkion errekerimenduak ez betetzeagatik gertatu da. Lanak zenbait hilabetez geldirik egon dira, UTE eta Udaletxearen artean kontratuaren kostuari buruz egon diren desadostasunengatik.
UTE-ak kontratuaren zenbatekoa gehiagotzea eskatzen du, Udaletxeak Induskapen Planan ingurunea hobetzeko sartu dituen aldaketen ondorioz, kostuak nahiko handiagotu direla adierazten duelako.
Udaletxeak ordea uste du, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak berresten du, Induskapen Plan berria eta berarekin batera datozen beharrizanak, UTE-ak irabazi zuen eskaintza tekniko beraren eta lana burutzeko egin ziren kalkuluen ondorioak direla. Hori dela eta, Udaletxeak uste du sartu diren aldaketek ez diotela kostuen handiagotzea ekarri behar.
Hemendik aurrera, Bilboko Udalak gaurdaino egindako lanen zatia oradainduko du eta geratzen diren lanak bukatzeko antolatuko duen lehiaketa berriaren baldintzak idazten amaituko du. Egiteko geratzen diren lanak, batez ere, kanalaren indusketa bera da.