Zorrotzaurre
Bilboko Udalak Dragados eta Hermanos Elortegi UTE-ari, Deustuko kanala irekitzen amaitzeko lanak esleitu dio
Bilboko Udalak, Dragados eta Hermanos Elortegi enpresek osatutako UTE-ari, Deustuko kanalaren irekitze lanak egiteko lehiaketa esleitu dio.
Esleipendun UTE-ak, lehiaketak ezartzen dituen lanak egiteko 11,53 milioi euro (BEZ barne) eskaini duenak, 12 hilabeteko epea dauka aipatutako obrak burutzeko.
Lehiaketan, lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 13,5 milioi eurokoa (BEZ barne) zen horretan, guztira 5 eskaintza aurkeztu dira.
Egin beharreko lanak, Deustuko kanala irekitzeko indusketa eta ur-bazter bietan kaiak egitea dira. Ireki behar den zerrenda 490 metro luzerakoa, 75 metro zabalerakoa eta 10 metro sakonerakoa da eta 360.000 metro kubiko lur kentzea ekarriko du.
Hau da Bilboko Udalak Deustuko kanala irekitzeko lanak esleitzeko egiten duen bigarren lehiaketa.
Aurrekoa, 2014ko otsailean esleitu zena eta gaur egunean Deustu Zorrotzaurrekin lotzen duen Frank Gehry zubiaren eraikuntza ere hartzen zuena, Exbasa, Viuda de Sainz, Balzola eta Urssa izenekoek osatuta zegoen UTE-ari esleitu zitzaion, 17,3 milioi euroko zenbatekoaz (BEZ kanpo) eta 18 hilbeteko egite epeaz.
2016ko urrian, Udalak kontratua deuseztatzea erabaki zuen UTE-ak, Udalak lanei berriro ekiteko egin zizkion errekerimenduei uko egin zielako. Lanak hilabete batzuez geldituta egon ziren, Udalak eta UTE-ak kontratuaren kostuari buruz izan zituzten eztabaidak zirela eta.