Zorrotzaurre
Bilboko Udalak Edificio Papelera egokitu eta Kunsthal zentroa hartzeko lanak lizitatu ditu
Bilboko Udalak Edificio Papelera barrutik eta kanpotik egokitu eta Kunsthal goi-mailako diseinu zentroa hartzeko lanak lizitatu ditu. Lanen lizitazioaren aurrekontua 1.432.191,56 eurokoa da (BEZ kanpo) eta lanak egiteko epea 5 hilabetekoa da. Proposamenak aurkezteko epea 2019ko martxoaren 11n amaitzen da, 13:00etan.
Kunsthal Irunen sortu zen, 1998an. Publizitate-grafika (diseinu grafikoa), obren proiektu eta zuzendaritza (barne-diseinua) eta lorategi-paisajismoko diseinuaren arloetan profesional berriak sortzeko prestakuntzan lan egiten du. Euskadin espezialitate horietan goi-mailako tituluak ematen dituen zentro pribatu bakarra da.
Bilboko Kunsthal zentroak 19-20 ikasturtean diseinuko goi-mailako tituluak (grafikoa eta barne-diseinua) eskainiko ditu eta unibertsitateko graduen baliokideak izango dira.