Zorrotzaurre
Bilboko Udalak Zorrotzaurreko Beta 2 eraikina As Fabrik proiekturako erabiliko du
Udalbatza bilbotarrak As Fabrik, Bilboko Udalak eta beste sei bazkidek sustatutako trebakuntza eta ekintzatzailetzarako etorkizuneko gunea, Zorrotzaurreko Beta 2 eraikinean kokatuko dela berretsi du.
Proiektuak 5,8 milioi euroko inbertsio aurrekontua dauka (%80a Europar Batzordeak emana) eta horren zati handia, aipatutako Beta 2 eraikina birgaitzeko erabiliko da.
As Fabrik negozio digitalen ideien mintegia izango da eta bere helburuak, bertoko talentua sustatu eta aldi berean, etorkizunean 4.0 industria deritzon horri lotuta dauden inbertsioak lortzeko eragile lanak egitea izango dira.
Bilboko Udalaren helburua, As Fabrik-ek bere ateak 2019ko apirilean irekitzea da.