Bilboko Udalak Zorrotzaurreko hiri-eraberritze proiektua aurkeztu du gaur Bruselan

Zorrotzaurre

Bilboko Udalak Zorrotzaurreko hiri-eraberritze proiektua aurkeztu du gaur Bruselan

21/02/2018

Bilboko Udalak Zorrotzaurreko hiri-eraberritze proiektua aurkeztu du gaur Bruselan, Alkateen Itunaren Inbertsio Foroaren baitan.

Asier Abaunza jaunak, Hirigintza Planifikazioko zinegotzi denak, ordezkatu du Bilboko Udala topaketa honetan. Abaunza jaunak, Udalak historikoki industriari lotuta egon den zonalde hau berreskuratzeko dituen planak aurkeztu ditu; asmoa, zonalde hau bizitegi-gunean bihurtu eta 4.0 industria ereduari lotutako jarduerak eta punta-puntako zerbitzuak eskainiko dituzten enpresak bertan ezartzea delarik. Zorrotzaurreko kasua, era berean, finantziazio publiko zein pribatua jaso duen hiri-eraberritze eredu bezela aurkeztu da. 

 Zorrotzaurreko proiektua topaketa honetan presente dauden 25 proiektu europearretako bat da. Topaketa, Klima eta Energiarako Alkateen Itunaren ekimena da; itun hau, Europar Batasunak klima eta energia gaietan dituen helburuekin bat datozen mundu osoko gobernu lokalek osaturiko nazioarteko plataforma bat da.

Aurrekoa
Visesak Ferrovial-Agroman eta Viconsa enpresekin eratutako ABEE-ari esleitu dio San Ignacio eta Zorrotzaurre uztartuko dituen zubiaren eraikuntza
Hurrengoa
Enekuriko tunelen eta Ballets Olaeta kalearen arteko lotura gauzatu da
close