Bilboko Udalak, Zorrotzaurren kokatu eta negozio digitalen mintegia izango den As Fabrik proiektua aurkeztu du

Zorrotzaurre

Bilboko Udalak, Zorrotzaurren kokatu eta negozio digitalen mintegia izango den As Fabrik proiektua aurkeztu du

23/01/2017

Gaur Bilboko Udalak Idom-en bulegoetan, As Fabrik proiektua, Zorrotzaurren kokatuko den trebakuntza eta ekintzatzailetzarako konplexua, aurkeztu du.

As Fabrik, konkretuki, negozio digitalen ideien mintegia izango da eta bere helburua, bertoko gaitasuna sustatu eta aldi berean, etorkizunean horri lotuta etor daitezken inbertsioetarako motorra izatea da; gaur egunean, 4.0. industria deitzen dena, hain zuzen ere.

Bere abiaraztean eta garapenean parte hartzen duten bazkideak, honako hauek dira: Bilboko Udala, Mondragon Korporazioa, MIK (Mondragon Innovation& Knowledge), Gaia (telekomunikabideen klusterra), Orkestra (Lehiakortasunerako Euskal Institutua), Eiken (ikus-entzunezko klusterra), Idom eta  Mondragon Unibertsitatea (Ingeniaritza eta Enpresa Fakultateak).

Proiektuak 5,8 milioi euroko inbertsio aurrekontua dauka eta horietariko  4,6 milioi euro Europar Batzaordeak jarri ditu (guztiaren %80a) proiektua martxan jartzeko.

As Fabrik-erako aurreikusitako 5,8 milioi euroen zati handi bat, Zorrotzaurren dagoen eta Udalak gutxi barru proiektuari esleituko dion eraikin bat birgaitzeko izango da.

Bilboko Udalaren helburua, As Fabrik-ek bere ateak hiru urtetako epean irekitzea da

Aurrekoa
Bilboko Udalak, Deustuko kanala irekitzeko lanak amaitzeko kontratu berria eskaini du
Hurrengoa
Izendapenak Zorrotzaurren, Eusko Jaurlaritza eta Visesaren izenean
close