MASTER PLAN
Biztanleak dauzkan erribera
Zorrotzaurre, Bilbok paseatzeko daukan ohituraren jarraitzailea da eta horren adierazle, eskaintzen digun bere erribera luzea dugu. Itsasadarrak eta ubideak dauzkaten izaera hain ezberdinek, balioa bikoiztu eta alde biak era ezberdinean betetzeko aukerak eskaintzen dute.
Alde batetik, Itsasadarraren luzeran, eraikin historikoek eta kale txikiek, ur bazterrean ibilbide bat egin beharra ematen dute aditzera. Ohial trinkoaren lantegiak Itsasadarraren biragune handiarekin eta bestaldeko malda gorrorekin konparatzean, kontraste dramatikoa lortzen da.
Bestetik, goxoago den ubidearen besarkadak, ezberdintasun eta eraikuntza gehiago, ebakidurak, urmahelak, untziralekuak eta uretarainoko eskailerak izango dituen urbazterra ematen du aditzera; horrela, mota guztietako ur iharduerak garatzeko aukera egongo da: bai aisikoak bai eta kirolekoak ere.
Errez imajina daiteke arraun klubak eta bela eta winsurf eskolak, marinan lotuta egongo diren kirol txalupekin batera, portuak beste garai baten Itsasadarrari eman zion bizitza bera emanez.
Eraberean, polikiroldegia aisi eta kirol elementu garrantzitsua izango da alde osoarentzat. Erdiko barrutian kokatuko da, Ubidearen ondoan, hain zuzen ere.
Zorrotzaurren aparteko aukera dago, hiri bizitza, hainbeste urtez hiriaren ogibidea izan den itsasadarraren inguruan integratzeko.
.