Ibon Areso, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailearen lehendakari berria

Zorrotzaurre

Ibon Areso, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailearen lehendakari berria

16/05/2014

Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileak gaur goizean egin duen bileran, Bilboko alkatea Ibon Areso, erakundearen lehendakari berria izendatzea erabaki du.

Aresok, orain arte Batzordeko kontseilari izan denak, aurreko Bilboko alkatea, Iñaki Azkuna, joan den martxoaren 20an hil zenetik hutsik geratu zen kargua okupatuko du.

Aurrekoaren ondorioz, bileran ere Eduardo Maria Maiz, Bilboko Udaleko Hirigintza zinegotzi ordezkaria, Batzordeko kontseilari berria izendatu da eta horrela, erakundean dagoen udal kupoa bete egin da.

Aurrekoa
Gaur Deustuko kanalaren irekitze lanak hasi dira
Hurrengoa
LKS euskal ingeniaritzak Zorrotzaurre eta San Inazio lotuko dituen zubiaren proiektua idazteko lehiaketa irabazi du
close