Zorrotzaurre
Ibon Areso, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailearen lehendakari berria
Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaileak gaur goizean egin duen bileran, Bilboko alkatea Ibon Areso, erakundearen lehendakari berria izendatzea erabaki du.
Aresok, orain arte Batzordeko kontseilari izan denak, aurreko Bilboko alkatea, Iñaki Azkuna, joan den martxoaren 20an hil zenetik hutsik geratu zen kargua okupatuko du.
Aurrekoaren ondorioz, bileran ere Eduardo Maria Maiz, Bilboko Udaleko Hirigintza zinegotzi ordezkaria, Batzordeko kontseilari berria izendatu da eta horrela, erakundean dagoen udal kupoa bete egin da.