Zorrotzaurre
Bost urte bete dira IMQ Zorrotzaurre Klinika inauguratu zenetik
Gaur bost urte bete dira, IMQ Zorrotzaurre Klinika, Euskadiko osasun zentru pribatu handiena dena, ofizialki inauguratu zenetik.
Klinika berria, Zorrotzaurre aldea birsotzeko proiektuaren barruan eraikitzen zen bigareen eraikina zen. Lehenengoa, Idom-en egoitza berria, 2011ko irailean inauguratu zen.
IMQ Zorrotzaurre Klinikak, Carlos Ferrater eta Alfonso Casares arkitektuek diseinatu zutenak, azken aurrerapen teknologikoak dauzka eta medikuntza espezialitate guztien zerbitzu integralak eskaintzen ditu. Guztira, 40.000 m2 baino gehiagoko azalera eraikia daukaten sei solairu eta hiru soto osotuta dago.
Osasun zentroak, 158 banakako gela eta 210 ohe dauzkanak, 400 profesional baino gehiagoko langile kopurua du.
Proiektuaren guztirako inbertsioa (zorua, eraikina, instalazioak eta ekipamendua) 85 milioi eurokoa izan zen eta bi urte behar izan ziren obra guztiak egiteko