Zorrotzaurre
Bost urte bete dira Zorrotzaurreko Plan Berezia behin-betiko onartu zenetik
Gaur bost urte bete dira Bilboko Udalak Zorrotzaurreko Hiri-Antolamendu Plan Berezia behin-betiko onartu zuenetik.
Zaha Hadid egindako Master Planean oinarritu zen Plan Bereziaren funtsezko alderdia, Deustuko kanala guztiz zabaltzea zen, eta horrek, gaur egungo penintsula irla bihurtzea ekarriko du.
Plangintzaren beste alderdi garrantzitsu batzuk, honako hauek dira:
– Plan Bereziak gaur egungo etxebizitza eraikinak mantentzea eta 5.473 etxebizitza berri (2.747 BOE edo tasatuak eta 2.726 libre) eraikitzea aurreikusten du. Dagoeneko martxan dago, Deustun eta San Inazion 360 etxebizitza berri eraikitzea ekarriko duen etxebizitzen lehen promozioa.
– Lau zubi eraikitzea aurreikusten du: bat Zorrotzaurre Deusturekin lotzeko (Frank Gehry zubia jadanik eraikita dago), beste bat etorkizuneko irla San Inaziorekin lotzeko (lanak esleitzeko fasean), beste bat Zorrotzarekin konektatzeko eta laugarren bat, Zabalgunetik datorren tranbia Zorrotzaurren sartzeko.
– Tranbiak irla osoa zeharkatuko du eta lau geraleku izango ditu.
– Erriberako parke bat eta 7,5 km-ko erribera pasealekua egitea.
– 19 industri eraikin zahar kontserbatzea, euren birgaikuntza egin ondoren, erabilera berriak izan ditzaten. Papelera Eraikinaren birgaikuntza jadanik amaitu da.