Concursos, licitaciones y adjudicaciones
Zorrotzaurreko 1. Exekuzio Unitateko Kontzertazio Batzordeak irlako hego puntako urbanizazio obrak egiteko lehiaketa ateratzea onartu du
Zorrotzaurreko Kontzertazio Batzordeak, bere azken bileran, irlako hego puntako urbanizazio obra batzuk lehiaketara ateratzea onartu zuen; baita obra horien gidaritza lanak ere.
Lehiaketara irten diren lanak eta zerbitzuak irlako hego zonaldeko urbanizazio lanen lehen faseko parte dira. Urbanizazio lan hauen exekuzioaren bitartez, eraikuntza blokeak garatzeko orubeak mugarrituko dira (etxebizitza izaera edota erabilera tertziarioa izango dutenak), baita lorategiak eta irlako zonalde honen etorkizuneko beharrak asetzeko beharko diren zerbitzuak ere.
Gehiago irakurriConcursos, licitaciones y adjudicaciones
Zorrotzaurre proiektuko B-1 eta D faseen urbanizazio obren esleipena
Zorrotzaurreko 1. Exekuzio Unitatearen Kontzertazio Batzordeak, maiatzaren 14ean ospatu zuen azken bileran, Zorrotzaurreko 1. Exekuzio Unitatearen D Fasearen urbanizazio obren lehiaketa ebatzi zuen. Obrak, Cantábricas – Viuda de Sainz enpresek osatutako ABEE’ari eman zaizkio, 12.264.709,22 euroko kopuruarengatik (BEZ’a kanpo). Irlaren ipar lurmuturrean (Zorrotzatik gertuen dagoena) kokatzen diren kaleen, plazen, lorategien eta hiri-zerbitzuen urbanizazio obrak biltzen ditu. Era honetan, inguru hartan aurreneko eraikin multzoak hartuko dituzten orubeak mugarrituko dira; bizileku-erabilera edota erabilera tertziarioa izango dutenak. Era berean, lan hauen obra zuzendaritza Técnica y Proyectos S.A. enpresari esleitu zaio 224.000 eurorengatik (BEZ’a kanpo). Beste alde batetik, Kontzertazio Batzordeak Zorrotzaurreko 1. Exekuzio Unitatearen…
Gehiago irakurri