Zorrotzaurre
Proiektuaren etxebizitza berrien %88a planoan saldu da
Zorrotzaurreko Birgaikuntza Proiektuaren etxebizitza berrien lehen promozioa oso harrera ona izaten ari da. Operazio hau “Zorrotzaurre bizi” (www.vivezorrotzaurre.com) deritzonaren bidez kudeatzen duen Jaureguizarren datuen arabera, dagoeneko, kooperatiba araubidean eraikiko diren 360 etxebizitza berrien %88a saldu da. Salmentaren erritmoa ez da bera izan etxebizitza mota guztietan. Horrela, aurreikusitako 112 BOE guztiak besterendu dira; aurreikusitako 117 PTE-etatik %87a saldu da; eta azkenez, eraikiko diren 131 etxebizitza libreetatik, jadanik %70a erreserbatu da. Etxebizitzak Deustuko kanalaren eskuin aldearen zehar bananduta egongo dira, Deustu eta San Inazio artean, hain zuzen ere, eta etorkizuneko irlari begira. Etxebizitza tasatuak, zehazki, Deustun egongo dira, Frank Gehry zubia eta…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Urteurrena: Hamabi urte bete dira Zorrotzaurreko Master Plana jendaurrean aurkeztu zenetik
Gaur hamabi urte beteko dira (2004ko urriak 29), Zorrotzaurreko Master Plana jendaurrean aurkezteko Bilbon egin zen pentsaurretik. Zaha Hadid Architects deritzenek egin zuten agiri horrek planteatzen zuen alderdirik nabarmengarriena, Deustuko kanala erabat irekitzea zen. Zabaltze horrek Zorrotzaurreko penintsula irla bihurtzea zekarren eta horrek, aldi berean, urak alde hori ez zuela hartuko bermatzen zuen. Paraleloki, egun berean ere Bilboko Arte Ederreko Museoan Master Planari buruzko erakusketa xehea inauguratu zen (maketak, argazkiak, infografiak, argibide-taulak). Erakusketa hilabete batez, hau da, azaroaren 28 arte zabalik egon zen, enpresa, auzoko eta jendearentzat orokorrean. Master Plana, erreferentziako oinarrizko agiria izan da, ondoren onartu den proiektuaren plangintza…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Idom, Bilboko itsasadarraren kaiak Zorrotzaurren sendotzeko proiektua idazteko lehiaketaren esleipenduna
Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordeak Idom ingeniaritzari, Bilboko Itsasadarraren kaiak Zorrotzaurreko 1go egite Unitatearen esparruan sendotzeko proiektua idazteko lehiaketa esleitu dio. Enpresa esleipendunak, lana 90.508 eurotan (BEZ barne) egitea eskaini duenak, lau hilabeteko epea dauka agindutakoa burutzeko. Lehiaketara, lizitazio aurrekontu basea 102.850 eurokoa zena (BEZ barne), guztira, 8 eskaintza aurkeztu ziren.
Gehiago irakurri