Zorrotzaurre
Bilboko Udalak Deustuko kanala irekitzeko lanen kontratua deuseztatu du
Bilboko Udalak, Deustuko kanala irekitzeko Exvasa, Viuda de Sainz, Balzola eta Urssa enpresek osatutako UTE-arekin zeukan lanen kontratua deuseztatu du. Aipatutako UTE-ak, 2014ko otsailan helburu horrekin egin zen lehiaketa irabazi zuen, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak bere aldeko ebazpena eman ondoren. Deuseztea, UTE-ak, Bilboko Udalak lanei berriz ekiteko eman dizkion errekerimenduak ez betetzeagatik gertatu da. Lanak zenbait hilabetez geldirik egon dira, UTE eta Udaletxearen artean kontratuaren kostuari buruz egon diren desadostasunengatik. UTE-ak kontratuaren zenbatekoa gehiagotzea eskatzen du, Udaletxeak Induskapen Planan ingurunea hobetzeko sartu dituen aldaketen ondorioz, kostuak nahiko handiagotu direla adierazten duelako. Udaletxeak ordea uste du, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Zorrotzaurre Urbanizatzeko Proiektuari egindako alegazioen hartzea
Hasiera baten 2016ko uztailaren 27 onartu zen Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egite Unitatearen Urbanizazio Proiektua, irailaren 30 arte jendaurrean egon da. Denboraldi hori amaituta, 21 alegazio jaso dira. Horietariko 4, udal-taldeek aurkeztu dituzte; 3, enpresek; 2, auzokoen elkarteek; 1, arloko elkarte batek; eta gainontzeko 11k, partikularrek. Hitzarmen Batzordeak idatzi hauek aztertu ondoren, Bilboko Udalera bidaliko duen txostena egingo du, eta bertan, aurkeztu diren proposamenak onartu edo ez onartzeko egiten dituen balorapenak agertuko ditu. Udalak, Zorrotzaurreko Urbanizazio Proiektuaren agirian gehitu beharreko alegazioei buruzko azken erabakia hartuko du, behin-betiko onartzeko.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Europar Batzordeak 4,6 milioi euro eman ditu Zorrotzaurren “As Fabrik” negozio digitalen hazlekua sortzeko
Europar Batzordeak 4,6 milioko laguntza eman du, Bilboko Udalak eta bazkide pribatu talde batek Zorrotzaurren prestakuntza eta ekintzailetza lantzeko gunea martxan jar dezaten. Ekimena As Fabrik deitzen da eta negozio digitalen hazlekua izango da. Udalak proiektu honetan dauzkan bazkideak, honako hauek dira: Mondragon Korporazioa; MIK (Mondragon Innovation & Knowledge); GAIA; Orkestra; EIKEN; IDOM eta Mondragon Unibertsitatea (Ingeniaritza eta Enpresa-Zientzietako Fakultateak). Europar Batzordean guztira aurkeztu ziren 378 proposamenetik, As Fabrik eta beste 17 proposamen aukeratu ziren. Elkarteko agintariek, guztira inbertituko diren 5,8 milioietatik, As Fabrik-i, 4,6 emango dizkiote; hau da, inbertsio osoaren %80a, hain zuzen ere. Inbertsio honen zati handi bat…
Gehiago irakurri