Zorrotzaurre
Hitzarmen Batzordeak, Bilboko Itsasadarraren kaiak Zorrotzaurren sendotzeko proiektua idazteko lehiaketarako deialdia egin du
Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordeak, Bilboko Itsasadarraren kaiak Zorrotzaurreko 1go egite unitatearen esparruan sendotzeko proiektua idazteko laguntza teknikoa kontratatzeko lehiaketarako deialdia egin du. Sendotze proiektu honen idazketak, Bilboko Udalak egin duen azterlanaren ondorioak erreferentziatzat hartuko ditu. Aipatutako horretan, Itsasadarraren kaiek gehienez onar dezaketen hiri erabilerako gainkarga 2 tona/m2 dela ezartzen du. Era berean kontuan hartu beharko dira ere, 1go EgiteUnitatearen Urbanizazio proiektua eta Deustuko kanala irekitzeko proiektua. Lehiaketaren orriak, web gune honen“Kontratugilearen perfila” ataleanlordaitezke. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 102.850 eurokoa da (BEZbarne). Eskaintzak aurkezteko epea, Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordearen bulegoetan aurkeztu beharko direnak, 2016ko urriaren 6an, osteguna, 14:00etan,amaituko da
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Hasi egin da Agemasa eraikin zaharraren zati baten eraispena
Zandesa enpresak, Hitzarmen Batzordeak Agemasa eraikin zaharraren zati bat eraisteko antolatu zuen lehiaketaren esleipendunak, aipatutako lanei hasiera eman die. Lan hauek, eraispena egin ondoren zabalik geratzen den alde horretan behin-behineko fatxada ere eraikitzea aurreikusten dute. Pabilioi hau, 3.600 m2-ko azalera daukana, San Inazion dago, Idom eraikinetik hurbil eta alde hau Zorrotzaurrekin lotuko duen etorkizuneko zubiaren ondoan. Zati bat eraistearen helburua (eraikinaren ezkerraldea botako da, 1.600 bat m2-ri eraginez), Balear Irlak kalea zubi berriarekin konektatu ahal izateko espazio libre nahikoa uztea da. Eraikinaren beste aldea zutik mantenduko da, han, etorkizunean, alde horretako biztanleentzat hornikuntza publikoa jartzeko.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Zorrotzaurreko Urbanizazio Proiektua irailaren 30 arte egongo da jendaurrean
Gaur, Bizkaiko Agintaritza Aldizkariak, Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egite Unitatearen Urbanizazio Proiektuaren hasierako onarpena argitaratu du. BAA-an, proiektua 2016ko irailaren 30arte jendaurrean egongo dela adierazten da. Urbanizazio proiektuaren dokumentazioa, jarraiko modu hauetan kontsultatu ahalko da: Dokumentazioa, gure webgunearen Plangintza deritzon atalean (www.zorrotzaurre.com), eta udal webgunean (www.bilbao.eus) egongo da. Agiriak paperean kotsultatu nahi izanez gero, San Agustin Eraikinean – Ernesto Erkoreka Plaza, 12-1b zenbakian dauden Udal Bulegoetara jo beharko da (Hiri-Plangintzarako Sailaren Planifikazio Sailordea), honako ordutegi honetan: 8.30etatik 13.00etara, ekainaren 1etik irailaren 23 arte, biak barne (udako ordutegia). 8.30etatik 14.00etara, irailaren 26tik aurrera. Kontsulta egiteko laguntza teknikoa nahi izanez gero, zure…
Gehiago irakurri