Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko Urbanizazio Proiektuaren hasierako onarpena
Gaur Bilboko Udalak izan duen Gobernu Batzordean, Zorrotzaurreko 1go Jarduera Integratuaren 1go Egite Unitatearen Urbanizazio Proiektua onartu du. Aipatutako honek, Deustuko kanalaren eskuinalde osoa eta etorkizuneko irlarenipar eta hego muturrak hartzen ditu. Proiektuak, espazio libre era bide publikoei bai eta oinezkoentzako espazioei ere dagokienak, 390.000 m2-ko zabalera dauka eta horietariko 165.000 m2, plaza eta kaleentzat izango dira. Urbanizazio proiektuak, alde batetik, Zorrotzaurreko lehen fasearen azalera osatuko duten elementuak zehazten ditu: espaloiak, galtzadak,enparantzak, hiri-altzariak, parkeak, e.a. Bestalde, lurpeko edo aire hiri-zerbitzuak nola egituratuko diren zehazten du, hala nola ur, gas eta elektrizitate hornidura, saneamendua, argiztapena, telefonia sarea, bestelako komunikazio-sareak, e.a. Zaha Hadid-en…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Manuela Gatto, Zaha Hadid estudioko zuzendaria: “Zorrotzaurrek gazteentzako aukerak sortu eta hiriaren beste profil bat egitea bilatu behar du”
Egunotan, Manuela Gatto-k, Zaha Hadid angloirakiar arkitektua hil ondoren estudioko zuzendaria bihurtu zena, Bilbao bisitatu du, bizkaitar arkitektuek antolatu duten BIA Urban Regeneration Forum kongresuan hitzaldi bat emateko. Gatto-k, Zorrotzaurreko Master Planaren zuzendaria izan zenak, bertoko zenbait komunikabideri elkarrizketak eman dizkie eta guztietan, gai nagusia Zorrotzaurreko proiektua izan da. Master Planaren diseinuari dagokionez, arkitektu italiarrak auzoko arima mantendu eta industri nabeei bizitza berria eman nahi zietela adierazi du. Gaur egungo altuera ezberdineko skyline eta orografiaren okerdura mantentzen saiatu zirela gogoratzen du eta horregatik, eraikinen alineazioa euretara egokituta dago: “altuerak jadanik dauden eraikinetara hurbildu ahala jeitsiz doaz eta eraikinik ez dagoenean…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzaile eta Hitzarmen Batzordearen bilera
Gaur Bilbon, Zorrotzaurreko Batzorde Kudeatzailea bai eta Zorrotzaurreko Hitzarmen Batzordea ere bildu dira. Batzorde Kudeatzaileraren bilera hau, Ibon Areso ordezkatu zuen Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea, batzordeko lehendakari izendatu eta urte bete geroago egin da. Bileran, Enplegu eta Gizarte Politiketako Angel Toña sailburua ere egon da. Bileran, ohiko gaiak aztertzeaz gain, Alkateak, iazko martxoan proiektuaren Master Plana egin zuen Zaha Hadid arkitektu anglo-irakiarraren heriotza bizi izan zuen Zorrotzaurreko proiektuaren jardueren azken urteko balantzea egin du. Denboraldi honetan proiektuan gertatutako jazoera garrantzitsuenak, honako hauek izan Birpartzelazio Proiektuaren behin-betiko onarpena, 15-12-16an. Horren ondoren, Udaletxeak, Jabetza Erregistrora bidali duen dagokion Egiaztagiria luzatu du,…
Gehiago irakurri