Zorrotzaurre
Kalte-ordainen ordainketa aldea uzten duten enpresei eta euren lursailei uko egiten dieten jabeei
Hitzarmen Batzordeak kalte-ordain gehienak ordaindu dizkie Zorrotzaurretik joan behar duten enpresei eta euren lursailei uko egin dieten jabeei. Birpartzelazio Proiektuak 47 milioitan ezarri zuen mantenduko ez diren eraikinei eta Plan Bereziak aurreikusten dituen erabilera berriak direla eta, gaur egunean euren instalazioak Zorrotzaurren dauzkaten eta bertatik alde egin behar duten hogeita hamar enpresei ordaindu beharrekoa. Aurreko zenbatekotik, Hitzarmen Batzordeak, dagoeneko, 16 milioi ordaindu ditu. Gainontzeko indemnizazioak ordaintzeko 2018ko amaierarte dauka, zenbait enpresekin lortutako akordioei esker. Bestalde, Birpartzelazio Proiektuak 21 milioi eurotan finkatu zuen euren lursailei uko egitea erabaki duten jabeei ordaindu beharreko zenbatekoa; 60.000 m2 inguru hartzen duten 65 lursailen 143…
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Sustatze eta berrikuntza arloko austriar erakundeetako arduradunen ordezkaritza bat, Zorrotzaurreko garapen prozesuan interesatuta
Egunotan, 36 lagunek osatutakoaustriar ordezkaritzak Bilbao bisitatudu, hiriburu bizkaitarraren garapen proiektuak zuzenean ezagutzeko. Ordezkaritza, unibertsitatearduradunek, eskualde eta arlo sustatze eta garapen erakundeetako zuzendarieketa kazetari espezializatuek osatuta zegoena, atzo, beste ekitaldi batzuenartean, Pablo Otaolak Bilbao Ekintza egoitzan, Zorrotzaurreko proiektuarenoinarrizko puntuei eta bere ezaugarri berritzaileei buruz egin zuen erakusketarajoan zen. Era berean, joan den ostiralean, BilbokoTurismo Bulegoan, Batzorde Kudeatzaileko gerenteak Zorrotzaurreko proiektua,Guggenheim edo Azkuna Zentroa bezelako hiriburuko eraikin adierazgarrienak bisitatu eta hiriko hirigintzagarapen proiektu berriak hiru egunez ezagutzen egon diren 19 arkitektu eta hirigile daniarrei azaldu zien.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Eusko Jaurlaritza-Visesa Hitzarmena, San Inazio Zorrotzaurrekin lotuko duen zubia finantziatzeko
Gaur, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, Visesarekin sinatutako Hitzarmena hartzen duen Herri Administrazio eta Justizia Sailaren 2016/38 Ebazpena argitaratu du. Visesarekin sinatutako lankidetza hitzarmen horretan, Eusko Jaurlaritzak Zorrotzaurreko 1go jarduera Integratuaren 1go Egite Unitatean kokatuta dauden bost lursail emango ditu, babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko. Era berean, Visesak lagatze horietatik lortzen duen zenbatekoa San Inazio Zorrotzaurrekin lotuko duen zubiaren eraikuntza lanak ordaintzeko erabili beharko duela ezartzen da. Visesak, beraz, lan horiek Eusko Jaurlaritzaren kontura ordainduko ditu. Zubi honen diseinua, joan den urrian aurkeztu zena, LKS ingeniaritzako Enrique Elkoroberezibar eta Sergio Saiz bide-ingeniariek egin dute. Zubiak 75 metroko luzera eta 28 metroko zabalera…
Gehiago irakurri