Zorrotzaurre
Euskal Trenbide Sareak Typsari esleitu dio tranbia Zorrotzaurrera heltzeko azterlana
Euskal Trenbide Sareak Typsa ingeniaritza enpresari, tranbia Bilbotik Zorrotzaurrera zabaltzeko azterlan informatiboa egiteko lehiaketa esleitu dio. Typsak 9 hilabeteko epea edukiko du lehiaketaren helburu den azterlana egiteko eta aipatutako horretan, tranbia Bilboko Zabalgunetik Zorrotzaurrera heltzeko itsasadarra nondik zeharkatuko duen zehaztu beharko du.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Surbisak Zorrotzaurreko etxebizitzen erakinak birgaitzeko diru-laguntzen indarraldia luzatu du
Gaurko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, Bilboko eraikinen hirigintza-birgaikuntza sustatzeko Bilboko Udaleko enpresa publikoak, Zorrotzaurren dauden etxebizitzen eraikinak birgaitzeko diru-laguntzen ematea 2017ko abenduaren 31rarte luzatu duela iragarri du. Laguntzen egitarau hau 2009tik hona etengabe garatu da.
Gehiago irakurriZorrotzaurre
Frank Gehry zubia ibilgailuen trafikoarentzat ireki da
Gaur, Frank Gehry zubia erabat irekita geratu da, trafikoaren iragaitea baimendu baita. Orain arte eta bere inaugurazio egunetik (iazko irailaren 14a), zubiaren espaloi bietatik oinezkoak bakarrik pasa ziratekeen. Ibilgailuak Frank Gehry zubitik ibiltzeko baimena hasiera baten aurreikusitako egunak baino lehenago eman da, Deustuko kanala irekitzeko indusketa plangintzan egondako aldaketaren ondorioz, aldaketa honek, Zorrotzaurre Euskalduna biribilguarekin lotzen duen errepidea ibilgailu eta oinezkoei etetea ekarri duelako.
Gehiago irakurri