Frank Gehry zubiaren lehen harriaren jarpena

Zorrotzaurre

Frank Gehry zubiaren lehen harriaren jarpena

25/09/2014

Bilboko Alkatea Ibon Areso nagusi izan zen ekitaldian, Frank O. Gerhy arkitektuak, Deustu-Zorrotzaurre zubiaren lehen harria jarri zuen, Bilboko aurreko alkatea izandako Iñaki Azkunak horrela nahi zuelako.

Horrela, Guillermo Capellán eta Héctor Beade bide-ingeniariek (Arenas & Asociados ingeniaritzakoak)  diseinatu eta Deustu  –IMQ klinikaren altueran- etorkizuneko irlarekin lotuko duen zubiaren eraikuntza lanen hasiera seinalea eman  da. Zubi honek 75 metroko luzera eta 28 metroko batez besteko zabalera izango du.

Zubia 2015eko erdialderako funtzionatzen egotea aurreikusi da, eta bere kostu estimatua, 5,7 milioi eurokoa da.

Aurrekoa
Crodomuroren eraikin zaharren eraispena hasi egin da
Hurrengoa
Udalak hiru hilabetetan luzatu du Deustuko kanala ireki eta Frank Ghery zubia eraikitzeko epea
close