Zorrotzaurre
Zorrotzaurreko Plan Bereziaren jendaurreko bigarren erakustaldiaren hasiera
Gaur, Bizkaiko Aldiazkari Ofizialak, Zorrotzaurreko Plan Bereziaren jendaurreko erakustaldi berri baten onarpena argitaratu du. Bigarren erakustaldi hau, 20 laneguneko iraupena izango duena, ekainaren 9tik uztailaren 2ra bitartean garatuko da.
Erakustaldi berria, Planaren jatorrizko agirian, joan den abenduan eta urtarrilean egin zen jendaurreko lehen erakustaldian aurkeztutako zenbait alegazio onartu ondoren egin behar izan diren zenbait aldaketengatik justifikatzen da.
Plan Bereziaren dokumentazioa kontsultatu nahi izanez gero, honako leku hauetan aurki daiteke:
- Antolamendu Sailorde, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko bulegoetan (San Agustin Eraikina –Ernesto Erkoreka, 12, 1go B).
- Deustu Barrutiko Udal Zentruan (Bidarte), Lehendakari Aguirre, 52 Etorbidean kokatuta.
- Bilbao Udaleko web gunean (www.bilbao.net).
Alegazioak, Udal Erregistroan, Hirigintza Sailan edo Barruti-Zentruetan aurkez daitezke.