Zorrotzaurre
Eratu egin da Zorrotzaurreko 1go Egiterapen Unitatearen Hitzarmen Batzordea
Oraintsu, Zorrotzaurreko 1go Egiterapen Unitatearen kudeaketarako onartu den Hitzarmenean adierazitakoa betez, gaur, Hitzarmen Batzordea eratu egin da.
Batzordea, Zorrotzaurreko bost jabe nagusiek eratuta geratu da: Visesa, Eusko Jaurlaritza, Bilboko Udala, Sociedad Promotora Margen Derecha deritzona eta Vicinay Cadenas. Guzti horien jabetzen baturak, 1go Egiterapen Unitateak hartzen dituen 389.654 m2 lurzoruaren ia %80a suposatzen du.
Batzordearen lehen jarduera, gainontzeko jabeei (berrogeita hamar bat inguru) batzordea eratu dela eta bertan sartzeko hilabete bat daukatela jakineraztea da.
Paraleloki, Hitzarmen Batzordeak hasiera baten 2014eko lehen hiruhilekoan onartzea espero den Birpartzelazio Proiektuaren idazketari hasiera emango dio.