Etxebizitza berrien lehen promozioa eraikiko duen Vivezorrozaurre S. Coop. kooperatiba eratu da

Zorrotzaurre

Etxebizitza berrien lehen promozioa eraikiko duen Vivezorrozaurre S. Coop. kooperatiba eratu da

25/09/2015

Jaureguizar enpresak, Zorrotzaurreko etxebizitza berrien lehen sustapenaren eraikuntzaz eta esleipenaz arduratuko den “Vivezorrozaurre S. Coop.” deritzon  jabeen kooperatiba eratu du.

Etxebizitza operazio honetan interesatuta daudenak www.vivezorrozaurre.com web gunean informa daitezke.

Lehen sustapen hau, San Inazioko lursail bitan eta Deustuko batean garatuko da; bertan, 112 BOE, 117 etxebizitza tasatu eta 131 etxebizitza libre eraikiko dira.

Eraikuntza lanen hasiera 2016ko 3. hiruhilekorako aurreikusita dago, eta 30 hilabeteko egite epea izango du.

Aurrekoa
– Nazioarteko beste sari bat Zorrotzaurreko Master Planaren diseinatzailea den Zaha Hadid-entzat
Hurrengoa
Eusko Jaurlaritzak eta Bilboko Udalak, San Inazio Zorrotzaurrerekin lotuko duen zubia aurkeztu dute
close