Zorrotzaurre
Etxebizitza berrien lehen promozioa eraikiko duen Vivezorrozaurre S. Coop. kooperatiba eratu da
Jaureguizar enpresak, Zorrotzaurreko etxebizitza berrien lehen sustapenaren eraikuntzaz eta esleipenaz arduratuko den “Vivezorrozaurre S. Coop.” deritzon jabeen kooperatiba eratu du.
Etxebizitza operazio honetan interesatuta daudenak www.vivezorrozaurre.com web gunean informa daitezke.
Lehen sustapen hau, San Inazioko lursail bitan eta Deustuko batean garatuko da; bertan, 112 BOE, 117 etxebizitza tasatu eta 131 etxebizitza libre eraikiko dira.
Eraikuntza lanen hasiera 2016ko 3. hiruhilekorako aurreikusita dago, eta 30 hilabeteko egite epea izango du.